martes, 31 de agosto de 2010

Peaceness Pussy

Gauza asko pasau die aurreko post-a idatzi nebanetik. Baina ondiokan nere egoera akademikua erabakitzeke dago eta interneta eukitzetik pare bat astetara nagola uste dot. Unibersidadeko tartetxuekin konformau biharko naiz.

Lehenik eta behin azaldukot zer dala ta post honen izenburua. Daukat ikasgai bat dana "Finnish Communication Language". Bertako irakaslia, oso majua dana (BTW), zeguan esplikatzen nola Finlandesek zailtasunak dauzken B letria esateko (eres como la V, letra B...), eta B esan biharrian P esaten dabela. Orduan, jarri zoskun adibide bat: bussiness=/bisnes/ eta erak esaten dabela /pisnes/=peaceness. Eta klaro, nola ez guri kriston grazia ein zoskun. Eta danok ezin aguantauaz barria... que si peaceness parriba y peaceness pabajo... eta tipua bere bolara. Eta halako batian esaten dosku beste adibide bat. Autobusa esaterakuan adibidez, buusi=/busi/ esaten dabe erak, eta gu geratu giñan hilda, esaten... bua... ezin dogu aguantau barria peaceness-ekin... ez esan zela esaten dozuen buusi mesedez... eta tipuak: puusi=/pusi/=pussy. Barre eta algarak. Negoziuei deitzen dotze "bakea" eta autobusai "coño". Igual etzeukan beste adibideik eeeeeee. Oso oso ona... holako barreik sekula... joer Unda egoten bazan ia astebeterako zeukogun xD
Ba denboria be aurrera doia eta unibersidadiaz aparte pare bat gauza be ein ditxugu. Juan giñan Kokkola-ko (azentua lehen silaban, hitz finlandes ixa danen moduan) faruan uhartera eta txangotxo bat ein giñuan bertan. Ordu ta erdi juan eta beste horrenbeste bueltan. Ondo egon zan. Hemen argazkixa:



Itsasontzi horren ostian dagon uhartia da esaten nebana eta bertan ikusi leike farua. Argazki hau neronek etara neban gure itsasontzitxik.

Astelehen honetararte eztau eguzkixak urten. Agertu bez. Oso rarua eitxen da. Pentsau zeikizue oitxuta garela eta igual raro eitxen dala agostua dalako. Baina 6 egun eguzki izpi kutre bat ikusteke oso rarua eitxen da. Giro honekin gustora ibiltzen da kaletik, 14 gradu eta eitxen dosku eta holako lujuakin ba badakizue... aprobetxau ein bihar. Hemengo supermerkauak kuriosuak die. Gauza diferente dexente dago. Batez be prezio eta etaratzeko modutan. Argazki batzuk etara ditxut eta flickr-en jarrikoitxut.
Atzo goizian mexikano bat (Juanjo) eta bixok lelengo ordutan etzeukogun klaseik eta Flea Market (2nd hand shop) batzuk ikustera juan giñan. Eta baitxa ikusi be. Erosi neban: bizikleta bat, zapata paria (te-te-te...) eta kurtiñak kuartorako (Hemen oso goiz egunargitzen dau. 5ak aldera. Eta 6tan ia goizeko 10ak moduan die. Lelengo orduan ez badaukazu klaseik kriston putadia kurtiña barik).

Ba bizikletiak 50€ kosta zeban, eta ondiokan izenik eztauka. Kanbixuak dauzka (ezta oso tipikua hemen, izan be Finlandia oso laua da.) eta orokorrian ondo dabil. Sillina pixkat jasota eta erdoi pixkat baina emoten dabena baino hobeto doia. Hemen dozue nere bolido berrixa:



Zapatak berriz, 3€ kosta zeben, nere taillakuak die eta emoten dau erabiltzeke darela. Gainera edurretarako aproposak emoten dabe, ze senduak die eta azpiko gomiak gogorra emoten dau:



Kurtiñak 8.50 balio zeben, bi zien, ondo haundixak (250cm x 150cm +-) eta ondo politxak (motibo afrikanuekin: elefantiak, zuhaitz bakartixak eta kolore marroi-horixak), baina eztotzet argazkirik etara.

Ba nahiko ondo egon zan atzoko bueltatxua. Erañeun be buelta bat emotera juan giñan eta kostaldera gerturatu gintxuan Rocky-k eguraldi ona aprobetxauaz. Arrantzalien portu txiki baten egon giñan eguzki, itxaso eta paisajiaz disfrutauaz eta ondo egon zan.

Izan be gozada bat da holako euzkixakin egotia, nahiz eta jertziakin egotia ezinbestekua dan!



Ba hori beste zeoze okurritzen bajat ipiñikot :P eta argazkixak ebentualki Flickr-era igokoitxut (user: vernius).

Pa danoi! Eta besarkada haundi bat!

Damian.



P.S.: Dago irakasle bat hemen daukana izena Paula Härkönen. Roolez.

P.P.S.: Finlandesez "Emakume frantsesa" esaten da: RANSKATAR (Azentua lehenengo silaban eta R fuertia... nik eztotena eitxen xD), pentsaukozue zelako fin geratzen dan... emoten dau munduko gauzaik txarrena. Izango ete da? :P

6 comentarios:

  1. Ondo damian, ondo! Ia faltan botaten neben batenbatetk post bat idaztia emen, egunero sartzen eta barri barik.

    Astebete eta ia bazoiaz finlandiar kulturan murgilketan, inguruak ezautu, hizkuntzia, eta inportantiena bolido barrixa, jejej!

    Egongo gaittuk!

    ResponderEliminar
  2. Esa bici!! Elurrak hasterakuan takuak jarri berkoixkiozu jaja. Ondo segi ta jarraitu idazten!!

    ResponderEliminar
  3. Gran bolido, baina badakizu ke el boltxe.. ha sido mucho boltxe jejejejeje.
    Nik gure dotaz argazkixek kortiñanak!! jejeje.
    Ondo jarraittu viej... parkatu, adulto!!! ;)

    Damian-en flicker-eko helbidie:
    http://www.flickr.com/photos/vernius/

    Ondiño eztau igon bapez! jejejje

    ResponderEliminar
  4. Boltxe II !!!!!!!!!!!!!!! jajajajaajjajaajja!!
    zelako ondo Damian! beti pozten dau holako gauzak irakurtiak, igerten da ondo ondo zabizela ta hola segiruu!!
    segi hizkuntzia kontroletan e Peaceness Pusy! jajajajajaja
    oso oso ondo segiiiii ta aber bestiok be laster ematen dueien euren berri!
    patxo haundi haundi bat!

    ResponderEliminar
  5. paula Harkonnen... XD LOL
    ez dabenak harrapatzen, ezin da esan oso frikixe denik!!!

    ResponderEliminar
  6. Kaixo!

    No entiendo nada, pero tienes buenos fotos de Finlandia, Damian;) No sabía ke tanta informatikos de Mondragón fueron a Erasmus.

    Saludos,
    Lukas de Varsovia

    ResponderEliminar