martes, 24 de agosto de 2010

Mokolo bat Kokkolan

Abuztuan 24a (23 gaba), goizeko ordubatak jotzeko segundu batzuk falta die bakarrik.

Helsinkitik Oulurako bidia eitxen daben tren bateko 25 zenbakidun bagoian nago, 15. jarlekuan eta trenan mobimentuan kontrako norantzan begira. Ni baino 3 fila atzerau dagon tipo baten zurrunkak entzuten die noizian behin, horren onduan dagon bikote baten zurrumurruak kartetan jolasten daben bitxartian eta bestela trenan zaratak bakarrik.

Finlandian Bergaran baino ordu bat gehixau da, asi ke ia biajia hasi giñuanetik 23 ordu eta erdi daroiagu martxan. Atzo 0:30tan urten giñuan etxetik eta kotxe bat, autobus bat, urbano bat, 2 hegazkin, taxi bat eta tren bat hartu ditxugu momentuz, eta beste taxi bat be jauziko da.

Berez 22:30tarako allegau bihar giñan Kokkolara, baina azken bueloko maletak hartzen bastante tardau ostian nahikua berandugi allegau ga tren “ona” hartzeko. 4 ordu izan biharrian 7 izatera pasau die eta hostalian atzerapena be ordaindu biharko dogu. Ze ondo.

Egixa esan bastante sustauta geratu naiz biajian laga dogun dirutzakin. Asi ke badaukat gogua pixkat asentau eta ia apartamentua (ordainduta dauala!) hartzeko. Bihar herrixa ikustera juango galakuan nago ze uste dot bisitxa giaua 25-ian dala (ala ta be internet euki bezain laster konprobaukot.), asi ke gure kontura pixkat exploratzia ondo legoke.

Finlandia oso haundixa eta laua da. Oso. 400 km baino gehixau daroiagu trenian eta herri asko eztitxut ikusi. Eta kontutan euki bihar da trenan bide hau dala hiri inportantienetatik pasatzen dana: Helsinki, Tampere, Oulu... Normalian etxiak bajuak die, kale zabalekin eta oso oso argi artifizial gutxi dago (europan ohiko dan moduan). Basuak ugari dauzke, irakurri neban Finlandiak exportatzen daben gauza bakarrenetarikua egurra dala, bentzat modu esanguratsu batian.

Euzkixan asuntua momentuz emoten dau nahiko ondo dagola. Enaiz asko fijau orduan baina esango neuke 21:30ak aldian illundu dabela eta tenperaturia be nahiko normala pentsau jat. Bero ez, baina ondo egoten zan. Egixa da oin ia trenian sudaderia jantzitxa daroiatela eta freskuria somatzen dotela, baina hori izan leike praka-motzetan nagolako :P.

Gare biajiakin kokoteraino ia. Irakurri, lo, sudokuak eiñ, berba pixkat... danetik eiñ dogu eta nik ia ordenadoria etara dot azkenengo ordu honetan zertxobaitx idazten entretenitzeko.

Ia bihar herrixa ikusitxakuan post honen bigarren parte ganorazko batek urtetzen dostan.


-----------------------------Hurrengo egunean-------------------------------

Atzaldeko 16:14 - Kokkolako liburutegixan. Abuztuan 24a.

Atzo azkenian 2:10-ian allegau giñan Kokkolako tren geltokira, eta segitxuan taxi bat hartu giñuan. Fresko ona eitxen zeban, eta ni praka motzetan!

Hostal-era allegau giñan eta zan etxe bat arbola artian. Etxe haundixa baina etxetxo bat bi pisutakua edo. Katu bat zeuan zain eta portxeko argixa piztuta. "BEWARE OF THE CAT" ipintzen zeban kartel bat zeuan baitxa.

Etxian sartu eta dana ixil-ixilik zeuan. Telefonotik deitxu notzan jabiai baina etzeban hartzen. Sartu giñan "hasta la cocina" baina literalmente... halako batian jaiki zan andria, gelak erakutsi, komuna (sauna, jakuzi etab.) eta ohera juan giñan. Kuartua zan jota rustikua baina eiñ dogu lo iñoiz moduan. Hori bai, 5 ordu besteik ez.

Gosarixa barne zan eta zan oso alemanian estilokua baina nutella eta te barik. Zeoze jan eta ordaindu eiñ dogu, eta esan dosku ikasle elkartekuak gure billa zetozela 10:00tarako. Hori bai ez giñuala espero! (XD) Ba bai, etorri die, lagundu doskue gure apartamentuetara, gero unibertsidadera (daukogu oinez 20 minutura) eta gero erosketak eta nun eitxen dien esan doskue.

Etxia ondo dago. Batez be nere kuartua (eztot argazkirik etara baina ikusikoitxuzue). Komuna ta sukaldia berriz. Sartu eta dana zapatak dare (hemen tipikua da etxian sartzian kalzaua kentzia) eta gero atia zabaldu eta sukaldia dago eta eskilarak goiko 2 kuartotara, beste kuartua behian dago, sukaldian beste aldian, eta komuna ezkerretara.

Sartu naizenian zeuan txinuen janan kriston usaina. Baina brutala e. Eta buff eskerrak atiak ondo isolatzen dabela eta nere kuartuan eztabela usaintzen. Dutxara juan naizenian be komuna :S. Dago pixkat zikiña eta inkomodua ze eztago leku asko gauzak lagatzeko, baina ura epel epela zeguan eta hori asko eskertu dot. Ba gero urtetzerakuan justo etorri da nere pixukidia, beheko pixuan bizi dana. Da beltza, potolua eta dauka izena Rocky. 4 urte daroia Finlandian bizitzen eta laga ditxu ikasketak DJ izan eta DJ-xen empresa bat sortzeko. Majua emoten dau. Barkamena eskatu dost, izan be atzo itxuria danez jai bat ein zeban eta jasotzeke lagatziagaitxik sukaldia. Asi ke espero dot normalian txukuntxuau egongo dala.

Kokkolan eitxen dau fresko, eta gainera haizia. Abuztuan 24an 9ºCtan gustora... Gaur praka luziekin urten dogu, baina ezta nahikua izan eta gero jantzi dot txamarra bat haizian aislantia eta negurako gorro bat artillezkua. Liburutegiraino etorri ga ze izan be interneta ondiokan eztaukogu. A ber ostegunian komentatzen dogun zeoze, ze unikuak eta etorri bihar die holako gauzak aklaratzera.

Ba argazki kurioso batzukin lagako zaitxuet eta kontaukotzuet zela doian asuntua. Bihar uste dot Keldorrek idatzi bihar dabela ez?

Miss you!

Se os quiere mucho a tod@s.


(Klikatu argazkixak xaguan erroberakin edo CTRL zapaldu bitxartian eta zabalduko jatzue haundixan!)

6 comentarios:

  1. Damiantxooo!!!
    ai ama....bat kampiñian ta bestia DJ batekin! jajajaja uffff hurrengo postai itxoitxen nabil ya porq...esto promete!!jajaja
    asko pozten naz danana!
    joe ta 9 gradutxo e....ez dot gura imajinau abenduan....baña bueno! conociendote facil!!
    oso oso oso ondo pasau ta asko aprobetxau egunak! ta kontau guriiiiiii!
    miss you & love you too!!
    muaaa

    ResponderEliminar
  2. Oso ondo damian!! 24 ordu ostian allau ziñan a destino..jeje.
    Ikusten da abuztua dala notaitten dala or goixan be..Zallena iñ dozu, oiñ onena geldiketan zatzu, 4-5 hillabete honeik aprobetxau.

    Keep in touch,

    ResponderEliminar
  3. juer pedazo viaje, que si tren, avion, taxi... impresiona verte en la foto con tanta ropa de invierno con el calor que hace aqui jajaja

    pasalo bien y sigues informandonos plss!!

    enga, agur!

    ResponderEliminar
  4. Fresko ala Damian??? jejejeej gorrito ta praka luziekaz.. jejeje, kien te ha visto y kien te ve! jejeje. Sacata la chupa motera!! xD
    Pozten naz zu be ondo heldu zarela ta dana sobre ruedas duela ikusitte! Holako tenperaturegaz como pa andar jugando con tiendas de campaña iñakin moduen jejejeje.
    Zainddu ta argazki ta notizia geixan zahi egongo ga!!! Ondo ibili!!

    ResponderEliminar
  5. Ow... un negrako llamado Rocky, como diria padilla "Ai! ke me LOL" xD. Kontaukozu zmz elkarbizitza, suerte danakin ta disfruta ke es lo importante, tu dejate de estudiar ni na!

    PD: Ya mestais dando envidia :P

    ResponderEliminar
  6. espera, espera, espera...

    Un negro que se llama Rocky, y es dejotas (Ai! que me lol)

    Tengo que conocer a ese mocete!

    PD: Espero que a la vuelta sepas pinchar y te eches unas sesiones to makinetas

    ResponderEliminar