Ointxe bertan leihora hurbildu ezkero, gabonetak estanpa bat emoten dau, leihoko eskiña guztixek edurrez beteta eta kanpuen dana zuri, residentzia parien dekogun elizie be ezta ikusten, ze edurraz aparte kriston haizie eitten dau, laster gafas de ventisca!!!!
Ba bueno, idaztie toketan zan ya.. hemen antza gentie ahaztu ein jako bloga existizen dala ze atzenekue idazten ni izen nintzen be baña bueno.. ejem ejem xD

Ba azkenko aldiz idatzi nauenetik gauza asko pasau jakuz, pare bat irteera ein doguz, bat pragara ta bestie estokolmora, azken hau oingo asteburuen egonga.
Ta hasieratik hasi biherko... ya gogoratu be ez naz eitten oindala hilebete ze ein gendun!! Urriko azken asteburuen Brno-n erasmusien dauzen MUko ikasle batzun bisitta euki gendun, 6 etorri zien, diseño, electronicos, mecanicos.... bat nire kuadrillakue (el unico "albino" de la uni jejejeje), ein zabiela 4 egunetan kotxien Brno-Wroclaw-Warsaw-Crakow-Brno!!! Ta oso ondo, bisitak nozepeñien asko eskertzen die!
Asteburu hortan bertan txarto gogoratzen ez baot amaittu gendun zapatuen juergan latino baten donde ponian salsa, merengue, REGGAETON jajajajaj, ta barre batzuk tontuenak eitten han, ganera azkenien amaittu zabien ipintten molotov, ska-p ta holan asike very variau!
Pixkat beranduau azaroak 2xen nire urtebetetziek izen zien.. oso ondo ezin izen nabezan ospatu ze oihen pasau naben egune gaixorik, tripetatik txarto, aste bete ixe jan barik!! Que sufrimiento..
Eskerrak aste bat beranduau Pragara juteko ya danok listo ta presto geuzen!
Praha.........
Esan leike kedada bat ein gendule, bertan zauzen jaione, olaia eta ordoñez, varsoviatik hirurok jun giñen (unda, nerea ta ni), suitzatik iñaki eta bere lagun bat, danimarkatik maria (nerean eta jaionen klasekue) beste bi lagunekin eta gero etorri bizan telekoko beste tipo bat italiatik zatorrena.Total que varsovianuek lenenguek izen giñen heltzen, hori bai, abioneta baten jun giñen!! 40 pasajeroko abioi bat! Autobus batek plaza geixa dekaz.. tenia hasta helices!! Baina oso ondo, kalimotxue ta dana ein zabien nere ta undak abioien jejejjee.
Hara heldu giñen eta residentzia itzela, da beste herri bat moduen, biher dabien dana dekie bertan eta ez deke zetan pragara bajatu biher ixe ezetan, klasera, juergan eta konpraren bat eitteko, poko mas! Gero normala pragan bertan errez galtzie... jejejeje. Bigarren egunien, barikuen (gu eguenien heldu giñen) danimarkarrak abioien, eta iñaki ta bere lagune kotxe alkilau batien heldu zien, porque a nadie le extraña que iñaki llegara en coche??? jejejejeje, tumbando la aguja!! Ya bakarrik falta zan beste telekue danok egoteko, ta gabaz heltzen zan abioien italiatik.
Iñaki aprobetxetan kotxie zeukala nereakin eta jaionekin jun zien aeroportura bestiok resiko taberna baten zozer hartzen gendun bittartien, ta gabeko 11ak inguru zienien bueltau zien... bapatien atetik sartu zan haurekaz tipo bat txaketa bataz goraino, sombrero bataz eta arpeixe be ez jakon ikusten.......
...........Atetik sartzen ikusi, esas maneras de andar ta arpeixen justo justo betaurrekuen erreflejue ikusi nabenien niri reakziñue izen zan: "no puede ser..." Asimiletan naben bittartien bestien arpeixetan ikusten naben ondiño etziela konturatu nor zan... Iñaki se descojonaba, menudo kabron, astebete pasau zan esaten sorpresa bat zaukola ta toma... SuperAndoni pragan!!!!! WTF!! Zaratak, txillisuek, la tipika frase: "Ai ama, ze eitten dozu amen??" ta aleeeeeeeee juergara!! Fiesta de pijamas+almohadas=tragando plumas! Juergan ibili giñen diskoteka baten zala juerga de pijamas goiza heldu arte, ta gero txekobokaten makiña sakeau gendun ogera jun orduko! Aspaldiko partez andonikin habitaziñuen... viejos recuerdos from germany jajajaajaj.
Hurrengo egunien turismue ein ta gero gabien barriro juergan, eske hori bakarrik eitten dabe jejejee, al ritmo de las checas (jaione ta olaia), amaittu gen
dun juergan eliza diskoteka hortan, kurioso cuanto menos. TSW martxan jarri zan barriro ta kamiseta aldaketa ugari ikusi izen ahal zien, batiendo records!!! Ta juerga amaittu orduko iñakik pentsauteko bigarren sorpresa martxan jarri gendun, aurreko bi gabetan por a o por b ez genun lortu eittie, baina oinguen bai!! Kostata baina azkenien bai lortu gendun eliza diskotekan goizeko 5etan DJak deskontrolen duintasunez eutsi kantie pintxetie mondrako gure nesken aurpeixe ikustiek etzeukon prezizorik jejeje, ta gure motibadak bez! etxien lez... Oso ondo egon zan, grazia gitxiau eukin zauen 2 ordu tardau izena residentziara heltzen metruen aurkako norabidien hartu ta gero y demas, baina bueno asteburue gustixe han pasa ta gero galtziena ya gauza normal bat modue zan!!Domeka atsaldez despues de comer pato congelau kontzertu batzuk ikusten juen giñen, aspaldiko partez musika zuzenien entzuten naben.. zelako plazerra :)
Ta bueno, oso oso oso ganetik idatzi dot ze ein gendun ze oso luze urten biher jata post hau ta seguro pragan egon giñenek be zoze idatziko dabiela!! Asike ez dot nik dana kontauko ez????
Portzierto baten batek esango dau... ta ordoñez?? Ba 5 miñutu ikusi neban ze justo asteburu hortan vienara jun zan.
Bittartien varsovian futbola ikusten be jun ga!! Legia Warszawa futbol taldien estadiora jun ga partiduren bat ikusten, lehenengo ni jun nintzen zaragozako
Pare bat bideo itxiko duaz ikusi daizuen zelakuek dien afizionauek hemen, ikustie espektakulo bat da.
Himno legia
Afizionauek topera! (minuto 3.30 oso wapo)
Ta hau 2-1eko gola en el minuto 90 (ahi estaba yo!! jeje)
Futbolaz aparte, klasiek be ya serixuauek die, praktikak, laborategixek, azterketa partzialak... apur bat liaute bagabiz ya, baina bueno, kejau be ezin geinke ein!
Bittartien basketaz topera nabil, 4 egun astien entrenetan du eta liga hasi ga ya, partidu bat galdu dogu, baina pozik ze miñutu dezente jolasten dot eta polakuegaz gero ta hobeto eruten naz!
UNDA: Justo galdu zauien partido hortara Nerea ta bixok jun ginen, gure meretido danak ein gauen haraino ailegetako, ta kostata baina ailegau ginen. Kantxia a tomar por culo dau ta gainera kaletik ez dau argirik. Bueno han eon ginen Nerea ta ni en el medio de la nada kantxia topatzen... Baina hori ta gehixau ein bida gure mutikuengatik!!! gainera esan zuzkuen Kepak ein zauen partidurik onena izen zala asik ezin naz kejau. Izengo da guk motibau itxen dogulako.jejeje
Ta azken asteburen estokolmora..... hau undari itxikotzat idazten, ni entrenetan jun biher nazela eta berandutu eitten jat, -6º.. juju, aber zelan heltzen nazen entrenamenture ze ein bidot tranvia+bus...
Unda: ba bai oin neri toketan jat relebua itxia, ze betiko lez Kepa beti dabil prixaka alde batetik bestera ordenadorian engantxetan dalako. Ta gaur etzan beste egun desberdin bat izengo...
Ba hau idazten nabilen bitxartian Kepakin mensajiak bidaltzen nabil, (sms-ak gratis die) ta azkenengo notizia daukotena da, rotonda baten dauela kieto para edurragatik. Akzidente pila eon die, egun dana sirenak aurrera ta atzera.
Bigarren mensajia Kepa ondion leku igualian dau...eztau bueltau nahi asik aber noiz ailegetan dan. Berez entrenamentua 6retan zaukon ta 6.30 pasauta die, ondion 15 minutuko biajia geratzen jako.
Bueno ba jungo naz bere bidai interesantia kontatzen mensajiak heltzen diezen heinian.
Ba asteburu hontan Stokolmon eon gare. Zelako hiri politxa. Neri pila bat gustau jat. ASKO gutxi da esatia.

Ostiral eguerdixan abioia hartu ta stokolmora jun ginen. Varsoviatik 7 pertsona jun ginen. Aitor (mondratik etorri dan beste mutikua) ta bere beste 3 lagun ta gero gu hirurok. Bueno ba ya abioaian lietan hasi ginen.
Nik lelengo aldiz lortzen dotela leiho onduan eotia, bueno ba justo ya despegau bihar gauenian azafatia etorri jaten ta inglesez hasi jaten berbetan. Nire inglesa bastante mejorau dot baina alatabe ez notzan ulertzen ze esaten zozten. Bueno ba batek traduziru zuzten arte han eon nintzen. Excuse me I dont understand, can you repeat please? Gure zauen ni leihotik kentzia , tipo batek esan zotzelako berak leihuan nahi zauela. Ni hasieran bastante moskeau nintzen, aber zegatik izen binintzen ni abioiak 100 plaza aukitxa.
Gero konturatu nintzen, 90 urteko amama bat zala ta altzeimerra zaukola. Kriston penia emon zoztan. Bere semiakin zoian ta hasi jaten espliketan ze pasetan jakon ta bere bizitza kontatzen. Oso jatorra tipua. DNIxa ta dana erakutsi zoztan.
Derrepente behian naukon poltsa batetik vodka botela bat ataratzen dot ta zegatik ez?? abioian eraten hasi ginen. EEEEE txupito vodka!!!! Bakoitza leku baten zauen jarritxa ta azafatek ez ikusteko, jentiai emon bihar izeten gauen lagunai pasetako. Bueno nire ondokuak abixetan zoztan noiz edan al nauen. Beste lagun baten ondokuak liburu bat jartzen zotzan albuan edaten zabilen bitxartian. Gu deskojonetan... Un show de vuelo.
Ba hori tiketak hartu buserako ta stokolmora jun ginen. Busian nik lo hartu nauen cold play entzuten ta Kepa aeroportuan ezautu gauen tipa batekin berbetan eon zan. Bai bai, Kepa neska batekin berba itxen...increible pero cierto. (pobrecito, lo k me tiene k aguantar).
Behin Stokolmora ailegau ginela -8 gradu zauzen. Nagore (Aitorren klaseko bat) guri itxoitxen zabilen paradan ta hostalera lagundu zuzkun. Nahiko urruti zauen hostala ta gainera ibiltzen ta edur pilua...bastante koñazo izen zan. Gainera beste laurak hostal desberdin baten euzen ta lelengo eurenera jun ginen ta gero gurera.
Gure hostala islatxo baten zauen kokatuta. Beres hostala barko baten zauen, baina oso karua zan ta albuan zauen edifizio baten eon ginen. Alatabe kriston bistak euzen. Aix eske enamorau ein naz Stokolmona.
***** Kepa ordu bete beranduau ailegau da entrenara ta bakarrik entrenadoria dau!!!* ********
Ba gauzak itxi, afaltzeko gauzak hartu ta bestien hostalera jun ginen zerbaitx afaltzera. Afal ostian, alde zaharretik buelta bat emotia erabiki gauen. Erabaki gauenian eztakit zetan pentsetan gabizen. zelako hotza!!!!!!!!!!!!!!!!! -9 gradu ta kriston haixia. Nire ustez sensacion termika -20. Ezin zan aguantau be ein. Nik hotza hazurretaraino naukon. Royal palace-ikusi buelta bat emon ta hostalera jutia pentsau gauen. Lo in bizan hurrengo eguna be gogorra izengo zalako.
8retan jaiki, dutxau ta gosaltzera jun ginen. Bueno indarrak hartzeko nos pusimos las botas gosaltzen. Gainera gosarixak 6 euro kostau zozkun asik aprobetxau ein bizan. Esaten botzuet ixa 3ordu laurden eon ginela gosaltzen...ta jaten geratu barik e? Gainera gero bokadilo batzuk ein gauen egunian zihar jateko. Hemen dana ondo aprobetxau bida...
Eurekin juntau ta el paseo de los ricos ikustera jun ginen danok batera. Oso paseo politxa zan, itsas ondotik juten zinen ta dana barkoz beteta zauen. Ezkerretara kriston etxe politxak. Gradutxo batzuk gehixau itxen bazauen....askoz be hobeto paseauko ginun baina bueno ez jakun inporta. Handik beste irlatxo batera pasau ginen. Stokolmo dana irlatxoz beteta dau. Gainera ura sartzen da edozein eskinatatik.
Hirixa berez oso lasaixa da, eztakit edurragatik izango dan edo ez, baina kaletik ta etzan estresa nabari. Horregatik be asko gustau jaten.
Ya eguardixa zan ta hilda gingozen, kriston hotzakin, gosiakin ta batzuk txisaguriakin, aber zein hasten da holako hotzakin kalian txixa itxen...bateron bat ausartu zan Españako enbajadiai txisa itxen baina beste batzuk ez.
Leku bero baten sartu ginen txokolate bat hartzera ta apur bat deskantsau ostian, gabonetako postutxo batzuk ikustera jun ginen. Han probetako gauza emoten zotzuen ta gu jubilauak moduan dana probau bihar gratis dan bitxartian.
Handik hostalera jutia pentsau gauen ya rebentauta gingozelako, ta afaltzeko geratu ginen berriz danok batera. Zapatu gaueko asmua juergia botatzia zan. Lelengo bestien ostalian afaldu ta gero urtetzia. Afaltzeko makarroi batzuk ein genduzan. (ui genduzan...se me esta pegando algo del de durango e?). Pastia hostalian gratis zan, ta sukaldia erabili ahal zanez han juntau ginen 9rok afaltzeko.
Afal ostian Varsoviatik erun ginun vodka eraten hasi ginen. Holako hotzakin berotan zelabaitx sartu bida badakizue. Ta ensegidan gastau ein jakun.
Baina beste ideia bat okurriru jakun. Neberara jun ta bertan zauen zerbezaren bat hartzia. Lelengo Axi(Oñatikua) ta ni jun ginen ta bakoitzak zerbeza bana hartu gauen. Bestiei enbidixia emon ta danok zerbezak hartzen hasi ginen. Guztira 15 zerbeza edo hoztu gauen.
Axi, halako baten, lata bat zakarrontzira botatzen zoiala, tipa bat hurbildu jakon ta zerbezia lapurtu zotzala esan zotzan. Axi se hizo el tonto. Baina azkenian zerbaitx ein bihar zauen ta guregana etorri zan komo si nada. Neskiak jarraitxu ein zotzan ta 3 zerbeza hoztu gauela esan zotzan ta pagetao. 5 euro emon gauen ta tipia jota pozik!!! guretako etzan ezebe izan 15 zerbeza hoztuta Stokolmon ta 5 eurotan ba...Ta azkenian tonto tonto abesten ta dana han pasau gauen gaua 1ak arte edo. Tabernak 1tetan isten daue han asik hostalera jun bihar izan ginen. Hostalian zerbaitx jan ta edaten jarraitxu gauen. Handik ya ogera batzuk kriston mozkorra harrapau zauiela. lelengo aldiz ez nintzen ni izan!!!!!jajaja.
Hurrengo goixian lo gustora ein ostian, hostal albotik urten ginen gure islia bisitatzen. Han ibili ginen edur artian tontuena eitxen. Oso ondo pasau nauen. Ta handik ya buelta varsoviara, kriston kolak itxoin ostian.
P.D: Entrenamentutik bueltau naz despues de la odisea! Edurre orkatilletatik belauneraino, eztot hainbeste edur ikusi sekule..... oin bai esan leikela NEGUE HELDU DALA!! (-9º gradu jojo)




